XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ilar landarea gero eta handitzenago joan zen eta lehendabiziko ilarrak atera zitzaizkion, untziak, korronteak bultzaturik, noraezean, baina aurrera jarraitzen zuen bitartean.
Lontxo Laka tristerik zegoen, ordea.
Zegoeneko ez zituen asteak kontatzen.
Behin batean itsasoa bere buruarekin haserretu zen.
Lontxori txakurreztulka eta doministikuka ari zela iruditu zitzaion.
Jakina, oraindik ez zekien ekaitz bat zenik.
Eta hain bortitza, non ilar landarea errotik erauzi eta itsasoan barna eraman bait zuen.
Lontxo Laka inoiz baino tristeago geratu zen orduan.
Branka aldera joan zen eta hantxe eseririk, bere pentsakizunetan murgildu zen.
Halako batean bere baserria eta bere lorategi txikia etorri zitzaizkion gogora.
Baina gero zera pentsatu zuen: